LITERATURA

Jon Arretxe eta Maribel Aiertza idazleek bi liburu berri aurkeztu dituzte.

Sustrai Beltzak liburuan Jon Arretxek terrorearen generoa lantzen du. Munduko 11 txokotan gertatutako beldurrezko istorioak dira. Hilketa odoltsuak, kanibalismoa, ulertu ezinezko gaiztakeria eta krudelkeria hurrengoan…

Arretxek adierazi zuenez, "egindako bidaiak eta ezagutzen ditudan lekuak aprobetxatu" dituela. Horrela, Marrakexeko medinan, Transiberanioan, Silos Monastegian edota Burkina Faso herrialdeko budu munduan murgilduko da irakurlea.

Nahiz eta Jon Arretxek bere azken liburuetan genero beltza landu duen, Tubabu bezalako bidaietako liburuekin ezaguna egin zen. Geroago, Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak trilogiarekin umoreari ekin zion.

"Gustora sentitzen naiz generoz aldatuz, monotonia dela eta aldatzeko beharra sentitzen dut askotan", esan zuen Arretxek.

Maribel Aiertzaren itzulera

Maribel Aiertzak barruan sentitu zuen bizipen batetik hasten da:
ama batek bere umea galdu eta oraindik bizirik zegoela susmatzen zuen. "Ume txiki baten ama nintzen garai horretan eta istorioak bereziki hunkitu ninduen", adierazi zuen Maribelek.

Gertakizun hori hartu eta Tigreak Hondartzan idazten hasi zen. Bi istorio paralelo kontatzen ditu: Anderri txiki-txikitatik animaliak gustatu zaizkio, hezuk-haragizkoek nahiz irudimenezkoek.

Ezbeharrak edota patuak zirkuko bizimodura eraman zuten umetan, jaiotetxetik eta etxekoengandik urrun. Amak, hil aurretik, bere bizitzaren benetako historia gutun batean idatzita utziko dio Ninori.

Maribel Aiertzak Lertxundi, euskaradun arte unibertsala saiakera-liburua idatzi eta argitaratu zuen Mikel Lertxundi eskultorearekin elkarlanean (1988) eta gaur egun kolaboratzaile dihardu ikas-liburugintzan, Giltza argitaletxean.

Idazle Eskolako ikasle izan zen, bere hitzetan, "giro horretan murgiltzeko, beldurrak kentzeko eta ikasteko". Nahiz eta hedabide askotan hainbat narrazio idatzi dituen, hauxe da argitaratzen duen lehen eleberria.

Tigreak Hondartzan liburuarekin irakurleak "itxaropenaren indarra eta maitasuna" ikusiko duela azpimarratu zuen idazleak.

Nontzeberri

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button