MUSIKA

"Raveldik hasi eta Debussyraino"

Musikari gazte baina eskarmentudunek osatutako taldea izango da larunbat goizean Miramonera hurbilduko dena. Raveldik hasi eta Debussyraino izenburupean, Debussyren Flauta, biola eta harparako sonata eta Ravelen Sarrera eta allegroa delako harpa, flauta, klarinete eta hari-laukoterako septetoa izango dira entzungai, entzulegoari partitura interesgarri hauek aurkeztuko dizkiona.

Beste aldetik, Musika Familian ekimenaren barruan Bazen behin perkusioa izenburu harturik, PerKu-Va taldeak perkusioa haurtxo eta gazteen artean zabaltzeko diseinatutako proiektu pedagogikoa aurkeztuko du. BIhar, 18:00etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan izango da ekitaldia.

Gaztetxoenak soinuzko unibertso horretara hurbiltzeko asmoz sortu zen proiektu hau. Zenbait instrumentu musikaren aldi ezberdinekin identifikatu izan dira: Errenazimentua biola eta lauteekin, Barrokoa organoarekin, Aro Klasikoa harizko laukotearekin, Erromantizismoa pianoarekin, etab. Hala, badirudi gure garaia perkusioaren aro bilakatzen ari dela. Oso urte gutxiren buruan perkusioak gaur egungo musikan pisu handia izatea lortu du. Kontzertua Iñaki Telleriak aurkeztuko du. Perkusio-jole polifazetiko honek De aire, tubos y tubas ere aurkeztu zuen joan zen azaroan.

Kontzertu honekin ahalik eta gehien gozatzeko gutxieneko adin egokiena 4 urtetik aurrera da. Dena den, ateak beti daude zabalik 0 eta 90 urte bitarteko gazteentzat.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button