IKUS-ENTZUN

Kresala zineklubak urtarrileko filmak programatu ditu

Donostiako Kresala zineklubak badu antolaturik urtarrilean ikusiko diren filmen zerrenda, tartean Goya sarietarako izendatuta dauden hainbat proiektu. Eta betiko legez, filmak aurkezteko gonbidatu bereziak izango dituzte.

Lehen saioa urtarrilaren 10an izango da, Serre Moi Fort (Mathieu Amalric, 2021) filmarekin. Filma horrek hauxe kontatuko digu: Clarissek etxetik alde egingo du Marc senarra eta haurrak utzita. Ihes egin ondoren, bizitzak aurrera jarraitzen du: senarrak gosariak prestatzen ditu orain, Lucie alabak gorputz eta arima eskaintzen die piano-ikasgaiei, eta Paulek, seme gazteenak, galderak egiten dizkio bere buruari. Bitartean, Clarisse itsasora urruntzen da, autoz, eta haurrak hazten eta Marc bera gabe zahartzen irudikatzen ditu. Baina benetan aurrerantz ihes egitea al da?

Hurrengo saioa urtarrilaren 17an izango da, eta hiru pieza ikusi ahalko dira: Cuerdas (Estibaliz Urresola Solaguren), Arquitectura Emocional 1959 (León Siminiani), eta Harta (Júlia de Paz Solvas). Egun horretako aurkezpenean eta ondorengo solasaldian Estibaliz Urresola Solaguren zuzendaria izango da.

Azken bi saioak honako hauek izango dituzue: urtarrilaren 24an, Kauas Pilvet Karkavaat (Aki Kaurismaki, 1996) eta 31n, Elie Grappe zuzendariaren Olga (2021) filma.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button