MUSIKA

Yellow Big Machine eta Lukiek taldeek Bilbon joko dute gaur

Yellow Big Machine (YBM) eta Lukiek banda bizkaitarren Bilboko Santutxu auzoan dagoen La Nube aretoan joko dute gaur gauean, 20:00etatik aurrera, Rock Alternatiboaren Gaua Santutxu City-n lelopean.

YBM indie talde bilbotarrak iaz plazaratutako Always With You EPa aurkeztuko du. Taldearen EPari izenburua ematen dion I wish you came back kantuan, Belakoko Cris Lazarragak sartu dituen koruak. EPa, gainera, Mike Mariconda (The Excitements, New Bombs Turks, The Limboos…) ekoizle estatubatuarrak masterizatu du. Taldeak 90eko hamarkadan iltzatutako rock independentea jorratzen du, noise-rock eta indie-pop estiloaren artean, “Fugazik Pavement bortxatuko balu bezala”. Horretaz gainera, estetika asko zaintzen duen taldea da: bideoklipak, disko-azalak, kontzertuetako irudia….

Lukiek taldean ere bada beste Belako-konexio bat, izan ere, Mungiako taldeko abeslari eta gitarra jotzaile Josuren egitasmo rockzalea da Lukiek; hirukoteak, hain justu, Strokes, Nirvana eta The Clash taldeetatik edaten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button