LITERATURA

Ibaizabal Argitaletxeak sei liburu berri atera ditu

Gaztetxo! bilduma 10 urtetik aurrerako gazteentzat egindako literatura da. Ibaizabalek bizkaieraz idatzitako hiru liburu argitaratu ditu bilduma horren baitan: Txarrikumeen abenturak, Izaroko Altxorra eta Askatu eizuez pottokak!.

Manuela zortzi txerrikume ditu eta egunero arazo handi bateri aurre egin behar dio: zelan ase bere kumeen gosea. Izaroko Altxorran pirata batzuek Izaron bizi ziren frantziskotarrei eroso eta han lurpera zuten altxorraren bila joango dira lapur batzuk.

Askatu eizuez pottokak! Honako hau kontatzen du: argia piztu eta mahaira itzuli zen Garazi. Orduan, Ane, Patxo eta Joseba geldi-geldirik zeudela ohartu zen, zirkinik txikiena ere egiten ausartzen ez zirela, mahaiari artez begiratzen. Garazik ere beste mundu hartatik etorritako hark utzitako mezua ikusi eta ozen irakurri zuen: Libra Potoka!

Beste alde batetik, Ibaizabalek bere paper txoria bildumako serie urdineko liburu bi argitaratu ditu zortzi urteetako haurrentzat: Zergaitik ez daukadaz begi urdinak? eta Aitategia. Lehenengoak amari antza ez duen neska baten istorioa kontatzen du, eta bigarrenak,berriz, bere aitarekin haserretu den mutiko batek aita ezberdinak alokatuko ditu.

Azkeneko liburua Paper txoriak bildumako serie berdekoa da, hamar urtetik aurrerako gazteentzako. Nimen Uhartea, Nim izeneko neska baten istorioa kontatzen du. Hau uharte eder batean bizi da bere aitarekin. Egun batean haize-erauntsi bati aurre gin beharko dio bere lagunak diren Itsaslehoi emearekin, iguanarekin eta dortokarekin.

Liburu guzti hauek Ibaizabal argitaletxeak kaleratutako gazte literaturaren baitan daude.

Ibaizabal Argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button