MUSIKA

Zarauzko Udaberri Fest jaialdiaren bigarren edizioa prest da

Zarautzen bigarrenez egingo den Udaberri Fest jaialdia lau egun ezberdinetan gauzatuko da: martxoaren 31n, apirilaren 28an eta 30ean, eta maiatzaren 26an.
Lehendabiziko egunean, martxoak 30, zortzi taldek joko dute 17:00etatik aurrera Munoa Plazan: Bizardunak, Gatibu, Bongo Botrako, Vendetta, Skandalue elektrotxaranga, Tiktara, Egurra eta Kitto.

Gainontzeko hiru egunetako emanaldiak Kiroldegian egingo dira jende gehiago erakartzen duten artistek parte hartuko baitute. Hala, apirilaren 28an, Igor Yebra dantzariak, Korrontzi folk taldeak eta Oinkari dantza konpainiak Urratsa ikuskizuna taularatuko dute, 22:00etan.

Apirilaren 30eko emanaldiari dagokionez, egun horretan izarra Gasteizko Soziedad Alkoholika metal eta hardcore talde ezaguna izango da. Arabarrekin batera The Brutal eta Ihes Naiz izango dira. Kontzertua 22:30ean hasiko da.

Jaialdiaren azken egunean, maiatzak 26, Rosario Flores artista espainiar arrakastatsua arituko da Kiroldegian. Abeslariaren aurretik Vanpopel-ek joko du, 22:30ean.

Jaialdiaren xehetasun guztiak Udaberri Fest webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button