BERTSOTAN

Euskal Herriko bederatzi bertsolari Eskolarteko finalean

Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finalak Euskal Herri osoko bederatzi bertsolari bildu zituen joan den asteburuan Orion. Guztien aurretik, txapela eskuratu zuen Paul Iruretagoiena ataundarrak. Aitor Servier izan zen txapeldunorde.

XXVII. Eskolarteko finaleko saioan Txaber Altube, Lurdes Ondaro, Aitor Servier, Peru Abarrategi, Nahia Sasco, Paul Iruretagoiena, Peru Amorrortu, Manex Mailharin eta Iñigo Ibañez juntatu ziren, bertsotan aritzeko.

Saio bikaina egin ostean, Nerea Bruño (Nafarroa), Iban Thicoipe (Lapurdi), Aitor Jimenez (Araba), Leire Etxebarria (Bizkaia) eta Ainhoa Mujika (Gipuzkoa) epaileek egin zuten lana.

Azken saio honekin amaitu du aurtengo Eskolartekoak bere ibilbidea. 15-18 urte bitarteko 112 gaztetxo aritu dira guztira bertsotan, herrialdeetan izan diren 11 kanporaketa saioetan.

Informazio gehiago, lotura honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button