MUSIKA

Udan kulturarekin gozatzeko aukera Oihaneder Euskararen Etxean

Oihaneder Euskararen Etxeak uda honetarako kultura eskaintza oparoa bilduko du, tartean kontzertuak, zinema, lehiaketak, antzerkia eta abar.

Aipaturiko aniztasuna oinarri hartuta, sei arlo ezberdinetan antolatu dira proposamenak hurrengo hiru hilabeteetan: lehiaketak, deialdiak, filmak, kontzertuak, antzezlanak eta familia jarduerak.

Hasteko Egin leku! musikari hasiberrientzako plaza aurten ere martxan jarriko da. Musikaren munduan lehen urratsak eman, eta taula gainera salto egin nahi duten artistei zuzenduta dago deialdia. Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 25era arte egongo da zabalik. Kontzertuak urrian hasiko dira, eta bi hileko maiztasuna izango dute.
Musikarekin jarraituz, aire libreko sei kontzertuz osaturik dator Belar Sounds programaren hirugarren edizioa. Aurten ere egingo da Falerina lorategian eta musika estilo ezberdinetako taldeek (Voodoo, Charms, The Binilo’s, Resaca Jackson, Serious Business, Belceblues eta Neona) beren lanak erakutsiko dituzte.
Kortxeak & Krispetak zikloaren edizio berri bat ere antolatu da uztaileko hiru asteazkenetan.  Pantailaratuko diren filmez gain, eta jaialdiari bukaera emateko, kontzertua antolatuko da Falerina lorategian Aguraingo Dupla taldearekin.

Lehiaketek ere izango dute bere lekua udako programazioan Oporklik! argazki-hizki lehiaketaren bidez.

Saioetarako gonbidapenak (eta informazio guztia) www.oihaneder.eus webgunean hartu beharko dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button