MUSIKA

Joseba Irazoki eta Cilantro esperimentatzen

Gaur, Azkuna Zentroan, esperimentaziorako eguna izango da Joseba Irazoki eta Cilantro musikarien eskutik. Saioa 19:00etan izango da.

Moonpalace diskoetxeak 2009an plazaratutako Euria ari du lanaren jarraipena izan zen joan den urtean Joseba Irazoki eta Lagunak proeiktua. Horretarako, gizon-orkestra formatuan kaleratutako Oso Banda (Bidehuts, 2012) lanetik aldendu eta Irazokik talde oso bat eratu du bere lagunekin.
Orain baina, Irazoki aldakorra, geldigaitza eta esperimentalena joango da Azkuna Zentrora. Zentro honen  araberan, “Musikari, dotorea eta pragmatikoa, konposizioaz adina interesatzen da inprobisazioaz. Bere proiektu horien artean Do nabarmentzen da; hor sartzen dira Tokian Tokiko edo Pertsona bezalako lanak, eta alkimia akustiko-elektriko txundigarria lortzen du collage gorabeheratsuetan”.

Eskarmentudun musikaria maila altuko beste batzuekin aritu da, hala nola, Atom Rhumba, Terry Lee Hale, Barrence Whitefield, Damo Suzuki, Mikel Erentxun, Xabier Montoia, Beñat Axiary edo Pettirekin.

Cilantro Angélica Castelló (flauta eta elektronikoa) eta Billy Roisz (baxua eta elektronikoa) dira Biek musika inprobisatua egiten dute musika elektronikoa, baxua, flautak, ukelelea, ganibetak eta beste tresna batzuk batera erabiliz. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button