BERTSOTAN

MusEkintza jaialdiak bertso-saio ederra atondu du larunbaterako

MusEkintza jaialdiaren edizio honetako azken ekitaldia ekainaren 24an, 22:00etan egingo da Santimamiñen (Kortezubi), Lankuk bultzaturiko Ez da Kasualitatea saioarekin.

Ez da Kasualitatea bertso-saioa da, eta 2009an egin zen lehen aldiz. Hainbat bertsolari, moderatzaile eta musikari biltzen dira oholtza gainean bertso-saio feminista bat antolatzeko.
Saioko bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. “Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”

Ikuskizuna Euskal Herriko plaza askotan egin da, dozenaka emakume bertsolarik abestu dute horietan, eta bertsozaleen zein bertsolari eta moderatzaile feministen artean erreferentziazko emanaldia bihurtu da. Gitarra, biolina eta saxoaren musikarekin inprobisatzen dute moderatzaileak proposatutako gaietatik abiatuta. Umorea, jolasa, gogoeta eta bertsolarien, musikaren eta bertsoen arteko konplizitatea uztartzen dituen ikuskizuna da larunbatean oholtzaratuko dutena.

MusEkintzari buruzko informazio guztia: www.bizkaikoa.bizkaia.eus.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button