MUSIKA

Errobiko Festibalaren 20. edizioa asteon egingo da

Errobiko Festibala hil honen 23tik 26ra bitarte egingo da, Itsasun. Jaialdiak, halaber, 20 urte beteko ditu aurten. “1996tik goiti orain arte Errobiko Festibalerat etorri diren musikari, dantzari, kantari, antzerkilarien izenak idazteko… Ainitzek erranik, heien emanaldi eta kontzertu hoberenetarik hemen eskaini dituzte festibal hunen publiko fidelaren aintzinean, zinez eskertuz publiko berezi baten entzuteko manera sakona”, azaldu dute antolatzaileek haien webgunean.

Hogeigarren urteurrena ospatzeko, antolatzaileek egitarau mamitsua ondu dute. Hala, hilaren 23tik 26ra arte, hauexek arituko dira Itsasun, besteak beste: Coetus, Niño de Elche, Beñat Achiary, Raul Cantizano, Erwan Keravec, Nicolas Nageotte, Maddi Oihenart, Forro Dá Lua, San Salvador, Suapartak (Paskal Indo), Dual Split + Felix Buff, Zanmari Baré… askotariko artista eta musikak biltzen dituen programa, ezbairik gabe; betiere, tradizioa eta abangoardia uztartuz.

“Errobiko Festibalak bere bidea segitzen du, harremanak jarraikiz gure hitzordurat etortzen zirezten zuek guziekin, kuraia eta ideiak emaiten dauzkiguzuelakotz aintzinarat joaiteko…”.

Informazio gehiago: errobikofestibala.fr.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button