ARTEA

Bilboko “Expodistrito” ekimenaz gozatzeko azken egunak

Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa zikloa urtarrilaren lehen astean amaituko da. Programak Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio – Ibarrekolanda eta San Frantzisko auzoetara eraman du artea, eta guztira, hamar pintura-, argazki- eta bestelako teknika-proposamen dira ikusgai.

Aurten erakusketa ibiltarietan parte hartuko dutenak honakoak dituzue: Aitor Fernandez Vazquez (margoa), Jose Ramon S. Alzola (margoa), Jose Vicente Sobradillo (margoa), Karen Amaia (argazkigintza), Libres&Sostenibles (argazkigintza), Sol Agirre (argazkigintza), David Santiago eta Juan Tapia eta Francisco Ubilla (argazkigintza), Imanol Marrodan eta Algunas Mujeres Pioneras (margoa) eta Las misiones pedagógicas 1931-1936.

Aipatutako Emakume aitzindari batzuen bilduma interesgarria da oso. IES Errekaldeberri BHI, 4.ko Plastika eta Ikus-Hezkuntzako ikasleek 2020-2021 ikasturtean egin duten erakusketa da, eta bertan, gaur eguneko emakume eredugarrien ikusgarritasunean dagoen hutsuneaz ohartarazi nahi dute.

Expodistrito programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.
Programa horren gaineko informazio guztia https://kulturabarrutik.eus/eu/ webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button