BERTSOTAN

Durangaldeak ere aurrera egin du “Bertsolari Gazteen BBK Sariketan”

Herenegun aurkeztu zen sariketa, atzo Barakaldon izan zen lehen saioa (Busturialdea txapeldun) eta gaur, bigarren saioa izan da Igorren, Arratia eta Durangaldea taldeen artean. Bietarik onena Durangaldea taldea izan da.

Aurtengo edizioko bigarren saioa ere giro ezin hobean jokatu da gaur, eta lan guztiak amaitu ostean, puntu gehien batu dituen taldea Durangaldea izan da. Hortaz, martxoaren 16an Iurretan jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du.

Datorren astean beste bi saio egingo dira: Mungian (martxoak 9) eta Markina-Xemeinen (martxoak 11).

Sariketa honetan Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea Artibai, Uribe Butroe eta Uribe Kosta eskualdetako bertsolariek hartuko dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu