ESZENA

“Kortxoaren Dilema” obra, Getxon ikusgai

Gaur, abenduak 22, Tartean Teatroa konpainiak Kortxoaren Dilema obra oholtzaratuko du Getxoko Muxikebarri aretoan, 19:30ean. Tartean Teatroa taldearen azken ekoizpen lana da, eta Patxo Telleriak idatzi du. Oholtza gainean, Patxo Telleria  eta Mikel Martinez arituko dira, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean,

Obrak “sakontasun handiko konflikto politikoak eta dilema etikoak baliatzen ditu, baina ez da drama bat, baizik eta komedia politikoa. Antzezlan hau endreduzko komedia bihurtzen da trama eroagatik. Ezer ez da hasiera batean ematen duena. Eta politikoa da, kontzeptuaren alderik intimoenean, pertsonaiak amildegiaren ertzean kokatzen dituelako. Bizitza bera joka dezakegu, zenbait printzipio politiko mugaraino onartuz gero. Kortxoaren dilema etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joko teatral bat da. Borroka honetan, bizitza galtzen ez duenak, dignitatea galduko du. Borroka latza eta nahasia izango da, post egia eta fake-en garai ilun honetan, zaila delako bereiztea zer den zinezkoa eta zer faltsua.”

Lanaren korapiloa hauxe duzue: Irakaslea (70 urte) katedratiko jubilatua da, ezkerraren erreferente intelektuala. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean: aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen erradioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, zergak behar bezala ez ordaintzeko trikimailua dela salatu dute. Hauen buru, irakasle zaharra. Orain denek galdetzen diote zer egingo duen, bere printzipioekiko leiala izan ala prakak jaitsi. Gaur, bere erabakia publikoki azaldu behar duen unean, Ikasle bat (60 urte) agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button