MUSIKA

Hutsa bikoteak bigarren diskoa aurkeztuko du

Hutsa bikote akustikoak Huts Unea izenburuko bigarren diskoa aurkeztuko du abenduaren 30ean. Diskoak sei kantu biltzen ditu, melodikoak eta intimistak. Taldea Maria (Siroka) abeslariak eta Eriz (Krasis, Versen edota Amaiur) gitarra jotzaileak osatzen dute.

Diskoa Taupaka sortzaileen plataformak argitaratu du, eta honakoa irakur daiteke bere webgunean diskoaren harira: “Helduago dator Hutsa bikotea bigarren disko honetan. Gauzak argi eta ondo definituak. Soinu prefabrikatuetatik aldendu eta zehaztasunean eta zuzentasunean oinarritzen ditu kantuak”.

Grabazioaren harira, Kike Morak arduratu da estudioko lanaz, eta Kepa Calvo eta Iñaki Plazak perkusioak jo dituzte. Hitzei dagokienez, Alaia Martin, Jone Uria, Onintza Enbeita eta Ruben Riberoren laguntza izan dute eta diskoaren diseinua Joseba Barrenetxea hartu du bere gain.

Bikoteak abenduaren 30ean aurkeztuko du lan berri hau Balmasedako Klaret antzokian.

Honatx diskoan jasotako Zeta kantuaren klipa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button