MUSIKA

Dr. Maha’s Miracle Tonic banku lapurren disko berria

Dr. Maha’s Miracle Tonic swing talde bilbotarrak Bank Robbers izenburuko diskoa plazaratu du Folc Records markapean. Dr. Mahak western swing, rhythm and blues, mambo, jazz eta vaudeville giroko bestelako musikak jorratzen duen banda akustikoa da. Taldea eratu zenetik, makina bat kontzertu egin ditu, 1940ko hamarkadako musika ezberdinak zabaltzeko asmoz.

Bank Robbers taldearen bigarren lana da, aurretik, 2009an, El Dinero izenburuko diskoa argitaratu baitzuten. 2011tik hauexek dira taldekide finkoak: Patxi Lopez Monasterio (bateria), Daniel Gonzalez (kontrabaxua), David Sanchez (gitarra eta ahotsa), Nerea Alberdi (biolina) eta Sergio Llanos (banjo eta gitarra). 2011n, hain zuzen, hainbat sari jaso zituzten, tartean, Bilbo Hiria Pop Lehiaketako bigarren sari nagusia eta Euskal Herriko talde onenarena.

Taldearen musikari kutun batzuk hauek dira: Willie Dixon, Little Richard, Chuck Berry, Duke Ellington, Spade Cooley, Django Reinhardt, Modern Mountaineers, Bob Wills,….

Diskoari dagokionez, askotariko grabazioa da, beti ere sustraidun estiloetan errotua: The Wind, country kutsuko balada; The Champs-en Tequila-tik edaten duen Cucarachas, She Stole my Bike but I Love Her popzalea… Lan entzungarria da, eta aberatsa bere aniztasunean.

Informazio gehiago: drmahasmiracletonic.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button