BESTELAKOAK

Laser eta soinu ikuskizuna izango da gaur Alondegian

Edwin van der Heidek Off&Sound laser eta soinu kontzertua egingo du gaur Bilboko Alondegian 22:00etan, Art Futura erakusketaren baitan. Edwinek audio bitartez kontrolatutako laserrak erabiltzen ditu, ikus-entzuleak erabat barne hartzen dituen hiru dimentsioko ingurunea sortzeko.

Performanceak egitean Edwinek audioaren bidez kontrolatutako laserrak darabiltza, hiru dimentsioko ingurua sortuko dutenak, jendea erabat inguratuz eta perspektiba-aldaketa une oro ahalbidetuko dituena. Irudia eta soinuek jatorri berbera dute; denbora errealean ordenagailuz sortutako uhin sinoidalen konposaketan.

Edwin van der Heide soinu, espazio eta interakzioaren arloan artista eta aztertzailea da. Terminoen eta musikaren hizkuntzaren konposaketa zabaldu egiten ditu espaziorantz, interaktiboki eta diziplina anitzekin. Bere lanak instalazioak, performanceak eta giroak dira. Jendea lanaren erdian kokatuko da eta artea esploratzea, elkarri eragitea eta erlazionatzea izango da erronka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button