MUSIKA

Donostikluba musika zirkuituko kontzertuak

Laster batean dira hastekoak Donostikluba musika zirkuituko kontzertuak. Lehena urriaren 3tik 5era bitartean ospatuko da.     

Hainbat xederekin abiatu zen Donostikluba ekimena aspaldian. Alde batetik, musika independente eta alternatiboari leku egitea, hiriko kolektiboei beren jaialdi txikiak aurrera ateratzeko babesa eta laguntza emanez, klub edo aretoak zirkuituan ere integratuz eta kontzertuak aurrera ateratzen lagunduz; eta beste aldetik, bertako musika taldeak sustatu.

Diogun bezala udazkenean kontzertu dezente izango dira Gasteszenan. Hala, urriaren 3an, Eleanor Friedeberg, Za! Eta Bill Ryder Jones taldeek joko dute. 4an, Wilhem & The Dancing Animals, Miss Caffeina, Wild Honey, Doble Pletina, Cohete, Kokoshka eta Don the Tiger taldeen txanda izango da. Eta 5ean, The Whip, Mendetz, Deptford Goth, Graeme Park DJ eta Mala Rodriguez-en kontzertuak programatu dira.


Urrian eta azaroan ere Bide Ertzean, Belarmiñak, Mountain Goats, Alessi’s Ark, Planeta Leta, Manel, Acid Mothers Temple, Sister Simone and the Holy Balls eta abar oholtzaratuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu