BERTSOTAN

Lea-Artibai irabazle Gazteen BBK Sariketan

Joan zen ostiral gauean, Bilboko Kafe Antzokian, bertsolari gazteen BBK Sariaren XXII. edizioaren finala jokatu zen. Lea-Artibaiko taldeak irabazi zuen final handia 422 punturekin.

Aitor Ruiz, Graxi Arregi, Naroa Loiola, Aissa Intxausti, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal-ek osaturiko taldeak gain hartu zion Aitor Asua, Lur Ziarrusta, Arrate Gaztelu, Malen Amenabar, Irati Astondoa eta Illart Gumuzio-k osaturiko talde txapeldunordeari.
Aipatzekoa da 18 urte arteko gazteentzako atalean, Arratiako taldeak 167,5 puntu lortu zituela eta Lea-Artibaikoak 166; baina 19-24 urte artekoan 256 puntu lortu zituen, eta galtzaileek, berriz, 228,5.

Bi seikote horiek 2.000 euro baino gehiago jaso dituzte saritan: lehenengo saria 1.260 eurokoa izan da Lea-Artibaiko taldearentzat, eta bigarren saria 900 eurokoa Arratiakoarentzat.
Bestalde Arratiako Malen Amenabarrek 140 euroko saria jaso du bizkaierarik egokiena erabiltzeagatik, eta Lur Ziarrustak beste 70 euro finalistarik gazteena izateagatik.

Bizkaiko eskualdeetako 45 gaztek osaturiko 7 taldek jokatu dute BBK Sari honen hogeita bigarren edizioa, BBK-k antolatua Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearekin elkarlanean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button