MUSIKA

Pop eztanda izango da gaur Le Bukowski klubean

Pop kutsuko emanaldi bikaina izango da gaur, martxoak 6, Donostiako Le Bukowski tabernan, Irlandako Ginnels eta Ingalaterrako Flowers taldeen eskutik. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Bi taldeak Madrileko Popfest jaialdian parte hartuko dute asteburuan, baina gaur geldialdia egingo dute Gipuzkoako hiriburuan.

Flowers taldeak shoegaze estilo ingelesaren oihal zaratatsuarekin  jantzitako indie-pop-a jorratzen du; Ayo Silver! promotoreak Pains of Being Pure at Heart, The Smiths eta My Bloody Valentine bandekin alderatu ditu. Ingelesek lau kantuko Cloundberry EP berria ekarriko dute besapean.

Ginnels ere pop talde interesgarria da, baina bere soinua noise estilotik erabat aldentzen da; hala, irlandarren kantuetan Zeelanda Berrian 80ko urteetan loratutako Flying Nun Records diskoetxeko taldeen jario bizi-bizitik edaten du: The Clean, The Bats… bai eta AEBetako pop-rock taldeetatik ere; esaterako The Feelies. A Country Life disko biribila aurkeztuko dute Donostian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button