MUSIKA

Soinu-bandetarako musika konposizio tailerra Bilbon

Ekainaren 20tik 23ra eta Pascal Gaigne adituaren aholkularitzarekin soinu-bandetarako musika konposizio tailerra antolatu da Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian.

Musikari profesionalei, konpositoreei eta, orokorrean, soinu-banden munduan euren eskarmentua praktikan jarri ahal izateko nolabaiteko oinarri musikala duten pertsonei zuzenduta dago ikastaro hau.

Izena ematen duten ikasleek, tailerra hasi baino lehen, hainbat sekuentzia zinematografiko (marrazki bizidunak, suspense, film laburra…) dituen DVD bat jasoko dute. Sekuentzia horietako bi gutxienez aukeratu beharko dituzte musika jartzeko, konposiziorako euskarri informatikoa erabiliz. Tailerraren 4 saioetan zehar lan horiek aztertu, baloratu eta zuzenduko dira. Entzule moduan ere izena eman daiteke eta klaseetan grabazioen azterketan parte hartu ahal izango dute. Izena emateko azken eguna ekainaren 14a da.

Ikastaroaren baitan, zinemako musikari buruzko gai orokorrak tratatuko dira eta honek eduki ditzakeen alde teknikoak: programak, soinuak, informatika, muntaia, nahasketak…
Goian aipatu bezala, irakaslea Pascal Gaigne izango da, 50 pelikulen soinu-banda baino gehiago izenpetu dituena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button