IKUS-ENTZUN

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astea

Iragan igandean hasi zen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko XXV. Astea. Bada, gaur bertan, Antzoki Zaharrean makina bat film labur proiektatuko dira.

Film laburren emanaldia 17:00etan hasiko da, guztiak aurten estreinatu dira: La carrera, Line-Up, Nada, Nada S.A., Zepo, El Bosque Negro, Aleluya, La Ropavejera eta Safari.

Gau partean, 22:30ean, Timo Tjahjanto & Kimo Stamboel (The Mo Brothers) zinegile indonesiarren The Killers (2014) proiektatuko da. “Gauez eta oihu artean Sundancen estreinatutako film hau Jakarta eta Tokio artean gertatzen da. Ez du bortizkeria saihesten, estilistikoki harribitxia da, muntaia luxuzkoa, gidoi estua”.

Victoria Eugenia Antzokian, berriz, 19:45ean, emanaldi bikoitza izango da: Joxean’s hil eben (2014) eta What We Do In The Shadows (2014).

Azkenik, Okendo Kultur Etxean, 19:00etan, The Nightmare Before Christmas (1993) animaziozko klasiko garaikidea ikusi ahalko da.

Egitarau osoa: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button