MUSIKA

Donostia Kutxa Kultur Festibala, asteburuan

Igeldon egin ohi den musika-jaialdiaren edizio berri bat martxan da. Gaur eta bihar, hain justu, izango dira egunik garrantzitsuenak, bi egun horietan arituko baitira kartela osatzen duten talde gehienak.

Hala, gaur bertan, Bloc Party, Berri Txarrak, Corizonas, Dan Wilson, Juventud Juché eta Señores taldeek joko dute, besteak beste.

Bihar, berriz, !!! (Chk Chk Chk) , Belako eta Cat Power izango dira izen ezagunenak, El Inquilino Comunista, Rural Zombies, Izaro  edo  Perlak euskal ordezkariak ahaztu gabe. Horretaz gainera, Aries eta Borrokan taldeek kontzertu bereziak egingo dituzte Antzoki Abandonatuan.

Ohikoa denez, disko jartzaileak ere izango dira: La Indieteca, WLDV,  Chelis,  Jotapop, Sweet Drinkz eta Dj Göo.

Informazio guztia: igeldofestibala.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button