IKUS-ENTZUN

Askotariko zine emanaldiak asteburuan, Tabakaleran

Asteburuan hiru proiekzio berezi izango dira Donostiako Tabakaleran: ostiralean, Copacana; larunbatean, Yo no soy de aquí eta La once eta igandean, La Tête haute, Aro atomikoa egitarauaren baitan.

Martín Rejtman argentinarrak zuzendutako lana da Copacana. Dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan filmatutako lana Buenos Aireseko komunitate boliviarraren inguruan ardazten da, Nuestra Señora de Copacabanako jai egunaren ospakizunean, hain zuzen. “Emaitza: dantzak eta begiradak, errepikapenak, erritmoak, hutsarteak, eta kontakizun bat eratzeko kalerik edo off ahotsik behar ez duen jende anonimoa”.

Yo no soy de aquí eta La once, berriz, Maite Alberdi zinegile txiletarraren lan pertsonalak dira. Bi lanetan, adindutako emakumeak dira protagonistak. “Yo no soy de aquí-k Joseberen historia kontatzen du, Txileko adinduen erresidentzia batean bizi den eta bere haurtzaroa Euskadin oroitzen duen Errenteriako emakume bat. La once-k tea hartzeko eta beraien bizitzak kontatzeko orain dela hirurogeita hamar urtetik gelditzen diren bost emakume helduren historia kontatzen du”.

Azkenik, igandean, La Tête haute pantailaratuko da, Aro atomikoa egitarauaren baitan.

Informazio guztia: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button