MUSIKA

Eraso taldeak lan berria aurkeztuko du Durangoko Plateruenan

Eraso metal banda zarauztarrak Kaiolatik ihesi (Bonberenea Ekintzak) izenburuko lan berria aurkeztuko du bihar, Durangoko Plateruena Antzokian, herrikide duten Anestesia taldearekin. Taldeak 20 urteko ibilbidea bete du.

Hurrengo kontzertuak hauexek izango dira: martxoaren 19an, Tolosako Bonberenean; martxoaren 23an, Donostiako Gazteszenan; apirilaren 7an, Bilboko Kafe Antzokian; apirilaren 30ean, Zarauzko Putzuzulon; ekainaren 3an, Oñatiko Gaztelekun; eta ekainaren 11n, Hondarribiko Psilocybenean.

Laukoteak argitaratu berri duen seigarren diskoaren harira, Tolosako Bonberenea Ekintzak-ekin argitaratu dute, eta Karlos Osinagak grabatu du Bonberenean bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button