MUSIKA

Arriolako jazz eta blues jaialdia

Arriolako Jazz Blues Jaialdiaren XIV. edizioa egingo da Elorrion azaroaren 14tik 23ra. Lehenengoa jam session formatuko izango da, bihar, azaroak 14, Ateneon, 21:00etan,.

Ostiralean, azaroak 15, R.S. Faktore Quintet bandak joko du Ateneon, 22:30ean. Taldea Musikainen eratu zen, eta askotariko estiloak jorratzen ditu, tartean, blues, funk, swing eta latin. Taldea ondoko musikariek osatzen dute: Ruben Salvador, tronpeta; Julen Izarra, saxoa; Alejandro Soriazu, pianoa; Javier Mayor, kontrabaxua; eta, azkenik, Hilario Rodeiro, bateria. Taldearen disko n berriak, Starting, kritika espezializatuaren oniritzia jaso du.

Larunbatean, azaroak 16, AEBetako Little Weevil hirukoteak joko du. Ateneon, 22:30ean. Weevil hungariar jatorriko blues musikaria da, eta Bo Diddley klasikoaren riff basatiak maite ditu. The Teaser (2012) izenburuko lana blues estiloko hamar lan onenen artean ipini zuen iaz MOJO musika aldizkari prestigiotsuak.

Igandean, azaroak 17, Euskal Herriko Maracas Para Dos bikoteak joko du Portalekuan, 20:30ean; Raul Romo (saxo eta flauta) eta Hasier Oleaga (bateria eta perkusioa) musikariek osatzen dute egitasmo dantzagarri hori; izan ere, groove, funk, jazz, latin, eta bestelako erritmo beroak jorratzen dituzte.

Datorren asteari begira, hiru hitzordu izango dira: azaroaren 21ean, Belceblues Road to Memphis izenburuko dokumentalaren proiekzioa; 22an, Jean Mari Ekai Quartet bandaren kontzertua; eta, amaitzeko, 23an, Dean Shot & Blueshunters taldearen emanaldia.

Informazio gehiago: arriolaka.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button