BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala

Larunbatean, abenduaren 17an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da Bilbao Arena aretoan. Saio nagusia 17:00etan hasiko da.

Apirilean hasi zen bederatzi saioko Udabarriko Fasea 56 bertsolariren parte hartzearekin. Gero udagoienean kanporaketen fasearekin hasi zen txapelketa. Bertan, bost kanporaketa jokatu ziren, eta 30 bertsolarik parte hartu zuten: 25 Udabarriko Fasetik sailkatuak, eta 5 inoiz finalista izandakoak. Ostean etorri ziren finalaurrekoak: hiru jokatu ziren. 18 bertsolarik parte hartu zuten. Eta orain ibilbide luze hori egin ostean, ekimena bere asken hitzordura heldu da.

Larunbatean honako finalistak arituko dira: Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

Xabier Amurizak 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari jantziko dio txapela. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button