MUSIKA

Toundra, Jardín de la Croix eta Madeleine kontzertuan

Red Ribbon Music kolektiboak, Xpressionk Kultur Elkarteak eta Donostia Kulturak sekulako kontzertu ona antolatu dute irailaren 28rako Intxaurrondo Kultur Etxean. Hiru taldek hartuko dute parte: Toundra (Madril, Rock instrumentala), Jardín de la Croix (Madrid, Math rock) eta Madeleine (Donostia, Rock instrumental).

Toundra Nontzeberriren lagunak dira. Iragan urtarrilaren 12an Madrilgo Toundra rock talde instrumentalak III (Aloud Records, 2012) diskoa aurkeztu zuen Bilboko Kafe Antzokian, bai eta aretoa bete ere. Bertan izan zirenen arabera, emanaldia ahaztezina izan zen.
Asteburu honetan, irailaren 28an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira madrildarrak Jardin del la Croux bandarekin batera. Gipuzkoako hiriburuan izango den lurrikara instrumentalaz hitz egiteko Alex taldeko bateria jotzailearekin ibili ginen berbetan eta hemen irakurri hala duzue zer kontatu zigun.

Madrildarrak, hiriburu horretatik datorren beste talde batekin bilduko dira, Jardín de la Croix. Euren eraginen artean Lite edo Russian Circles topa daitezke. Bere soinuak hemen entzun ahal dituzue.

Eta eurekin batera Donostiako Madeleine talde handia egongo da. Gazte donostiarrak Mugarri izeneko diskoa grabatu zuten apirilean Arnau eta Pabloren (Creav) laguntzarekin. Alvaro Remacha aritu zen nahasketa, masterizazio eta bidelagun lanetan.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button