MUSIKA

Berri Txarrak-ek Baionan, Gasteizen eta Iruñean aurkeztuko du “Haria”

Berri Txarrak taldeak Elkar argitaletxeak Baionan, Gasteizen eta Iruñean dituen dendetan aurkeztuko du Haria lana.

Hiruretan, lauzpabost kantu joko dituzte zuzenean eta gero zaleak hartuko dituzte diskoak sinatu edo gura dutenerako.

Hala, Baionan, bihar bertan izango dira 17.00etatik aurrera (Arsenal plaza); 28an, Gasteizen ( A.M Larraona z/g. Golem eraikina), eta, azkenik, 29an, Iruñean 18:00etatik aurrera ( San Prudencio 7).

Haria Berri Txarrak-en disko berriaren izenburua da, zazpigarrena hirukoaren ibilbide luzean. Ross Robinson (Slipknot, The Cure, At The Drive-In…) ezagunaren laguntzarekin,  Venicen (Kalifornia) ekoitzia izan den lan honek 12 kantu berri jasotzen ditu. Bertan elkartzen dira taldearen ezaugarri guztiak: rocka eta punka, pasioa eta amorrua, popa eta hardcorea, poesia eta ezinegona, melodia, eta batez ere indarra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button