IKUS-ENTZUN

“Deux cancres” dokumentala pantailaratuko dute gaur Elorrion

Aita batek eta seme batek arazoak dituzte bigarrenaren etxeko lanak egiterakoan. Antza, bi ikasle txar bildu dira etxeko mahai berean, aita eta semea alegia. Egoera horretatik abiatzen da Deux cancres (Ludovic Vieuille, 2016, Frantzia) filma, zeina Elorrioko Iturri Kultur Etxean pantailaratuko den gaur, 19:30ean.

Iturri Kultur Etxearen arabera, hauxe kontatzen du filmak: “Eguneroko etxerako lanen aurrean semearen ahalegina eta sufrimendua filmatu ditu aita batek. Etxerako lanak begiratzeak bakarrik itotzen duen gurutze bat da pasio sortzailea duen mutiko geldiezin eta ameslari honentzat. Aitak ahalegin handia egiten du arazoa ulertzeko eta egunero ordubete egiten du semearekin eskolako ariketak egiten laguntzen. Egunak, asteak eta urteak igarota, ikasteko gogoak eta eskolako porrotaren mamuak tope zelan egiten duten ikusiko dugu. Aita-semearen arteko harreman estua, emozioz beteriko istorio bat da eta frantziar hezkuntza sistemaren kontraesanak umorez kontatzen dizkigu”.

Filma, hainbat jaialdiaren ikusi da, tartean, DocsBarcelona-n (Katalunia)  jaialdian eta Étoiles/Scam-en (Frantzia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button