MUSIKA

Solte taldeak agur esango du uztailaren 15ean Santutxun

Soltek iragarri taldea desegingo dela, eta azken kontzertua etxean emango du, Bilboko Santutxu auzoan, uztailaren 15ean, txosnagunean.

“Denak izaten du hasiera eta bukaera bat, eta Solte taldearena heldu da. Talde moduan gure bizitzako hamaika urte konpartitu ditugu zuekin batera, hamaika urte eta beste hainbeste bizipen”.

Taldea 2006an eratu zen, eta harrezkeroztik hiru disko plazaratu ditu: Distantzia nahikoa! (2011, Musikherria), EroAlea (2012, Taupaka) eta Ixa (2016, Taupaka). Banda bilbotarrak metal, hardcore eta rock erritmoak uztartu ditu hiru lan horietan.

Azken disko hori taldekide hauek grabatu zuten: Haritz Bengoa Txipi (ahotsa), Aritza Garcia (bateria), Jon Tolosa Tolo (gitarra), Aingeru Cardaño (gitarra) eta Oskar Nogueiras Txitxo (baxua).

Bada, uztailaren 15ean, bost taldekideok azkeneko aldiz bilduko dira agertokian. “Gure azken agurra, azken egurra banatzeko eguna izango da. Hileta jaia alegia. Zuek guztiekin batera izerditzeko gaua”.

Informazio gehiago: taupaka.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button