BERTSOTAN

Leitzarrek aurrera Bardoen txapelketan

Leitzako Atekabeltz gaztetxean  Bardoen bigarren faseko saioa jokatu zen ostiralean. Leitzako Atekaberts (Migel Mari Elosegi Luze, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi) eta Lesakako Unibertsolariak (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Joxe Juan Zubieta Etxabe) izan ziren kantuan. Azkenean, leitzarrak onenak izan ziren. Hortaz, datorren martxoaren 4an Igantziko Biltoki elkartean jokatuko den itzuliko saioan erabakita geratuko da zein talde pasako den finalera.

Igantziko saiorekin batera, ostiralean beste bi saio jokatuko dira; Txantreako Auzotegi Kultur Etxean 19:30ean bertso-merendua eta Etxarri-Aranazko gaztetxean 22:00etan bertso-saioa. Larunbatean berriz Beran izango da hitzordua, 21:00etan hasita Kataku ostatuan.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button