BERTSOTAN

Nafarroako Txapelketaren finaleko zortzikoa erabakita

Joan den asteburuan, Burlatako Kultur Etxean jokatutako azken finalaurrekoan Eneko Lazkozek sakandarrak eskuratu zituen puntu gehien, eta horrekin batera finalerako txartela ere bai.

Burlatako saioko irabazlearen atzetik Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Aritz Saragueta, Migel Mari Elosegi Luze eta Oier Lakuntza sartu ziren sailkapenean.

Hortaz, Burlatako saioaren ostean, erabakita gelditu da martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finaleko zortzikoa: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button