MUSIKA

Petti & Etxeko Uzta, Irunen

Ostiralean, Petti & Etxeko Uzta Irungo Urdanibia plazan izango dira 22:00etan, azken lanaren kantuak haizatzen.

Joan den udaberrian, Elkar argitaletxeak ondutako nobedadeak eta berrargitalpenak iragarri ziren. Haien artean, Petti nafarraren lan berria agertu zen. Berakoak Etxeko Uzta taldearekin (Joseba Irazoki, gitarra; Iñigo Telletxea, baxua eta Igor Telletxea, bateria) grabatu du diskoa.

Elkar diskoetxearen arabera, “Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da. (…) Barrutik ateratzen diren kantu leunak, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzten. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button