MUSIKA

The Cynics garage-rock bandak Donostian joko du

Gregg Kostelich (gitarra) eta Michael Kastelic (ahotsa) musikari estatubatuarrek zuzentzen duten taldeak ostiralean, maiatzak 15, joko du Donostiako Larratxo Kultur Etxean, 21:00etatik aurrera. Estatubatuarrekin batera, Kris Rodgers & the Dirty Gems herrikideak eta Buller Proof Lovers gipuzkoarrak arituko dira, Open Rock Gaua jaialdiaren laugarren edizioaren baitan.

60ko urteetako garage-rock doinuen zale amorratuak ziren makina bat talde sortu ziren mundu osoan 80ko hamarkadan, eta revival eszena horretan eratu zen The Cynics.

Halere, urteen poderioz rock-and-rolla, garage-rocka, psikodelia eta popa uztartzen dituen estilo propioa jorratzea lortu dute Pittsburgh hirikoek. 1986an argitaratu zuten euren lehendabiziko lana, Blue Train Station. Hiru urte geroago euren gailurrera iritsi ziren Rock ‘n’ Roll (1989) diskoarekin, eta orain Spinning Wheel Motel (2011) lana aurkeztera datoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button