MUSIKA

Pretty Things, The Nomads eta The Blasters Andoainen

Ekainaren 16an, Andoiango Rock Jaialdiaren bosgarren edizioa egingo dute. Aurten antolatzaileen rock-and-roll kartel dotorea atondu dute. Hala, 60ko Pretty Things taldea da karteleko izenik handiena. Ingelesak Bo Diddley musikariaren Pretty Thing kantutik hartu zuten izena eta rhythm and blues estiloa jorratu zuten Rolling Stones herrikideekin batera. Halere, ingelesek psikodeliara ere gerturatu ziren oraintsu berrargitaratuko duten S.F. Sorrow diskoan.

Pretty Things bandarekin batera beste sei talde izango dira: The Blasters, The Nomads, Bob Log II, Paul Collins Beat eta Jupiter Jon eta On Benito euskal ordezkariak.

The Blasters 70eko hamarkadaren amaieran eratu zen Kalifornian. Punk eztandako taldea izan arren, bere musikan 50eko hamarkadako rock-and-roll zaharrak presentzia handia dauka.

The Nomads suediarrak, berriz, herrialde eskandinaviar horretako talde klasikoa da, eta Solna izenburuko diskoa argitaratu berri dute. Paul Collins estatubatuarra, bestalde, power-pop musikari bikaina da, Nerves mitikoetan jo zuen musikari horrek izugarrizko dohainak ditu melodiak eta gitarra sendoak uztartzeko. Bob Log III, aldiz, blues gordinaren esparruan aritzen den gizon orkestra estatubatuarra da.

Euskal ordezkariei dagokienez, Bidasoa aldeko Jupiter Jonek iazko euskal disko interesgarrienetariko argitaratu zuten, Pleistozenoko Astelehenak. Laukotean Akauzazte eta Lisabön aritutako musikariek jotzen dute. Bera herriko On Benitok, halaber, blues garaikidea jotzen du eta bere taldekideen artean Joaseba Irazoki musikari ezaguna dago, eta Borrokan bandako musikariak daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button