MUSIKA

Santaspascuas musika jaialdia, Iruñean

Abenduaren 25, 27 eta 29an, eta urtarrilaren 4an Iruñeko Kafe Zentralean eta Baluarten,  Santaspascuas musika jaialdia garatzen ari dira. Egunotan Juan Perro, Rosalía eta Raul Refree, Jeremy Jay, Los Coronas, Cabezafuego, Kokoshca, Amateur eta María Anral I Marcel Bagés musikariak ikusteko parada egongo da.

Atzo hasi ziren kontzertuak. Atzoko emanaldian, Los Coronas, Cabezafuego eta Kokoshca aritu ziren. Baina diogun bezala, ekimenak datorren urtarrilera bitartean izango du segida.
Bihar bertan, Amateur eta Maria Anral I Marcel Bagés taldeen txanda izango da. Lehenak pianoaren ukitu klasikoa gitarra akustikoekin nahastuz, pop rock soinuak dakartza, eta Maria Arnalek eta Marcel Bagesek 45 cerebros y 1 corazón laneko kantak haizatuko dituzte.

Barikuan, abenduak 29, Juan Perroren esperimentazio-musika entzuteko abagune ederra izango da. “Ez dakit azken hogei urte hauetan zakur aurpegidun nire juglarea pasieran ibili ahal dudan ala berak eraman ote duen trobalaria bidaiatzera”, dio kantariak.

Azkenik, urtarrilaren 4an, Rosalía y Raül Refree eta Jeremy Jay taldeen kontzertua programatu dute.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button