BERTSOTAN

Hamaika orduz bertsotan Gasteizen

30 urte igaro dira Arabako lehenengo bertso-eskolak sortu zirenetik, eta honek ospakizun berezia merezi du. Hala egingo dute urriaren 27an Gasteizen, 11 orduz arituko baitira bertsotan.

“1982.urtean Gasteizen eta Aiaran bertso eskolak abiatu zirenetik bideak ez du etenik izan. 80. hamarkadan Abel Enbeita zen Araban bertsolari bakarra, baina geroztik, makina bat belaunaldi, proiektu eta herri zapaldu ditu bertsoak. Aurten, dagoeneko, 131 bertso-saioa antolatu dira Araban, hezkuntza arautuan 2200 haurrek ikasten dute bertsolaritza 41 ikastetxe ezberdinetan. Familia handitzen ari da; duela 30 urte bi bertso eskola zeuden, aurten 11 herri ezberdinetan 29 talde eta adin ezberdinetako 190 parte-hartzaile”.

Honengatik guztiarengatik: 30 urte, hamaika ordu bertsotan ekimena antolatu da Gasteizen, urriaren 27an, larunbatez.

Ekimena 11:00etan hasiko da, Amaia Zentroan burutuko den bertso berdeen landaketarekin. Bertan, Gasteiz Green capital izendatu dutela-eta bertso eskolek egindako sorta ezberdinak kantatuko dituzte.
Jarraian, bertxorakeriketa abiatuko da tabernaz taberna. Kalez kale, binaka, elkarri zirika arituko dira bertsolariak bost minutuko dueloetan.
Eguerdian, herri bazkaria egongo da Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian. Bazkalosterako bertxorakeriketako finala eta bertsodantzaplazan prestatu dituzte.
19:00etan, bertsoa eta batukada uztartuko dira Kutxi kalean zehar. Ekimena Jimmy Jazz aretoan amaituko da. Ondoren, musika irlandarra eta bertsoaren arteko nahasketa Bertso-Tavern emanaldiarekin. Manex Agirrek eta Ander Solozabalek eskainiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button