MUSIKA

Dabadaba aretoaren iraileko programazioa

Donostiako Dabadaba aretoak musika-egitarau oparoa ondu du hil honetan. Hala, ostiralean The Limboos talde espainiarrak urrian argitaratuko duen Space Mambo aurkeztuko du. Laukoteak 50eko urteetako rhythm & bluesa jotzen du. The Limboos-ekin batera, Dr. Maha’s Miracle Tonic bizkaitarrak izango dira.

Hilaren 13an, halaber, Heavy jaialdia egongo da; jaialdian lau taldek parte hartuko dute: Oker, Blast Waves, Lizzies eta K22. Irailaren 14an, berriz, The Feeling of Love Frantziako banda psikodelikoak joko du.

Irailaren 19an, El Remolon argentinarrak electrocumbia kontzertua eskainiko du, eta 20an, Madrileko Le Parodyk eta La Papayak electrofolk estiloko doinuak haizatuko dituzte.

Hilaren 21, 22 eta 23an AEBetako musikariak izango dira Dabadaba aretoko agertokian, Burnt Ones (rock), Daniel Bachman (gizon orkestra) eta Hornet Leg (indie eta punk).

Aurtraliako Hard Ons punk, pop eta metal banda ezaguna 28an izango da Donostian, eta 30ean, Kevin Morby estatubatuarraren (folk psikodelikoa) txanda izango da.

Azkenik, gogoratu, irailaren 13an Txiki Psych Fest jaialdiaren bigarren edizioa ondu due Ayo Silver! promotororeak: Asteroid #4, Ringo Deathstarr, The Vacant Lots, Black Market Karma, Diego García, Microcosmos, The Feeling Of Love, Bakelite eta Dual Split.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button