IKUS-ENTZUN

“Euskal gaiak” zikloa hasiko da gaur Tabakaleran

Hil honetan, Punto de Vista Jaialdiarekin eta EKE Euskal Kultur Erakundearekin lankidetzan, Donostiako Tabakaleran dagoen Euskal Filmotekak Ipar Euskal Herrira egingo du jauzi. Hala, gaur hasi eta hilaren 30era arte, Chez les Basques zikloaren zati handi bat pantailaratuko da Tabakaleran, Euskal gaiak izenburupean.

Filmotekaren arabera, “(…) hastapenetatik abiatuko gara: Lumière anaiengana (Rochers de la Vierge), Philippe de Ezcurraren zuzeneko musikaz lagundutako zinema mutura (Le chemin d’Ernoa) edota estreinakoz euskaraz hitz egiten entzun zen zinema soinudun hasiberrira (Au pays des Basques) jota. Azkenik, Euskadi (René Le Hénaff, 1936), eta Basker eta Bonde i Baskerland (Dan Grenholm y Lennart Olson, 1963)”.

Gaur bertan, 19:00etatik aurrera, 1 aretoan, hiru film pantailaratuko dira: Rochers De La Vierge (Auguste Lumière, Louis Lumière, 1896), Le Chemin D’ernoa (Louis Delluc, René Coiffard, 1921) eta Au Pays Des Basques (Maurice Champreux, 1930). Lehenengo filmak minutu bat irauten du eta mutua da. Beste biak, berriz, euskarazko azpitituluekin aurkeztuko dira, eta 40na minutu inguru irauten dute. Emanaldia Frank Suarezek aurkeztuko du.

“(…) material argitaragabeak berreskuratuko ditugu eta arima zinematografikoa duten telebistarako zenbait film ere ikusi ahal izango ditugu”.

Zikloari buruzko xehetasun guztiak: filmotecavasca.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button