BESTELAKOAK

“Creativium”, sormen zientifikoa artearen eta literaturaren begiradatik

Creativium argazki erakusketaren ateak zabalduko dira Donostiako EHUko Carlos Santamaria Zentroan, irailaren 30etik urriaren 5era. International Physics Centerrek antolatutako ekimen berritzaile hau, Passion for Knowledge jaialdiaren barruan kokatzen den ekimena da.

Erakusketak sormen-prozesuaren etapa ezberdinak islatzen ditu zientzialarien eguneroko jardunaren argazki artistikoen bidez. Hala, diziplinarteko proiektu bat da, sormen zientifikoa artearen eta literaturaren ikuspegitik aztertzen eta islatzen duena.

Creativium proiektuaren helburua, mito eta sinesmenetatik harago, sormen zientifikoa  garatu, sustatu eta ikertu daitekeen prozesu bat dela egiaztatzea da. “Betiko leku komunetatik eta estereotipo sinplifikatzaileetatik urruntzen gaituen hausnarketa bat da, muga lausoen eskualdera eramaten gaituena”, azaltzen du Gustavo Ariel Schwartz proiektuaren arduradunak.

Gure iruditegiaren  baitan “jenioaren” ideia desegokia dugula baieztatzen du Ariel Schwartz erakusketako komisarioak, “sormena une epifaniko horretan bakarrik oinarritzen dela sinesten dugu, alegia, Arkimedesen ¡Eureka! oihu horretan, edo Newtonen kasuan, sagarraren adibidean. Baina, egia esan, une epifaniko guztien atzean lan luzea eta sakona egiten da beti”. Hala, proiektuaren helburuetako bat da mito eta sinesmen faltsu horiek albo batera utzi eta publikoari sormen zientifikoaren atzean dagoen “grina eta ahalegina” erakustea.

Zientziaren, artearen eta literaturaren arteko “hibridazio” horrek ondorengo galdera hauen berri emango du: nola sortzen dira ideia handiak?; sormenari mesede egiten dioten ingurune (fisikoak edo psikologikoak) existitzen al dira?; ba al dago sormenaren teoria bat?; sorkuntza bakarka vs. elkarlana; arazoarekin lotura emozionala; zeintzuk dira sormenaren oinarri neurologikoak?; ba al dago adimenaren eta sormenaren arteko harremanik? Umorea eta sormena. Irudimenaren aukerak eta mugak.

Gustavo Ariel Schwartzek 2010etik zuzentzen duen Mestizajes programako ekimen berri bat da Creativium, eta Paula Arbide argazkilariak eta Kris Meraki diseinatzaileak garatu dute. Gainera, argazki-erakusketaz harago, Creativium  proiektua argazki liburu bat ere bada,  liburu dendatan eskuragarri dagoena.

Proeiktuaren xehetasunak eta erakusketaren informazio osoa hemen duzue:  creatium.mestizajes.es

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu