MUSIKA

Leioako Pop Rock Lehiaketa abian da

Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek apirilaren 7ra arteko epea dute izena emateko. Edozein taldek parte har dezake lehiaketan, disko bat baino gehiago grabatu dutenak eta aurreko edizioetan sarituak izan diren taldeak izan ezik. Bi kategoriatan lehiatuko dira taldea: Pop Rock eta Metal.

Bi kategoria horietan honako estiloak biltzen dira: Pop Rock modalitatea, rock and roll, garage, psicodelia, rock, ska, reggae, eta abar; eta Metal modalitatean, berriz, rock gogorra, heavy, thrash, gotikoa, industriala, hardcore, rap metalikoa…

Lau sari izango dira: Metal eta Pop Rock sailetako onenek 1.200 euron irabaziko dituzte; Leioako talde onenak 600 jasoko ditu; euskarazko kantu onena aurkezten duen taldeak beste 600 euro poltsikoratuko ditu, eta Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketako Irabazle Nagusia saria jasoko duenak 400 euro jasoko ditu.

Azken sari horren harira, “Saria kategoria ezberdinetan saritutako taldeen arteko onenari emango zaio. Sari hau saileko irabazlea izateagatik jasotako sariari gehituko zaio”.

Talde parte-hartzaileek bost kantuko CDa aurkeztu beharko dute: Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketa, Aterpe Leioa Gaztegunea, Aldapabarrena 2, 48940 Leioa, Bizkaia.

Xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button