BERTSOTAN

Korrikarekin bat eginez, bertso saio ugari

Orain arte, Bastidan, Bernedon, Mungian, Trapagan, Lasarten , Igorren, eta beste toki batzuetan izan dira Korrikarekin bat eginez antolatu diren saioak.

Atzoko egunean, Derioko Kultur Birikan, Malen Amenabar, Ortzi Garitano eta Etxahun Lekue izan ziren, eta gaur berton, Barakaldoko Ibarra-Kaldu elkartean izango da Bertso Korrika.
Bihar, Lizarrako La Bota elkartean Ander Aranburu, Pello Etxaniz, Ixak Etxeberria, Egoitz Galarza, Aitor Irazustabarrena eta Mikel Pinillos arituko dira bertsotan, 19:30ean hasita. Ostegunean, Hendaiara joango da Bertso Korrika, eta han, Maialen Akizu, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Maddi Sarasua eta Egoitz Zelaia izango dira.
Ostiralean lau saio egingo dira: Agurainen, Arrigorriagan, Getxon eta Baionan. Aguraingo Kilkenny tabernan Nerea Ibarzabal eta Ander Solozabal bilduko dira; Arrigorriagako Argala plazatik abiatuko dira bertso poteoan Oihana Bartra eta Etxahun Lekue. Getxon, Arrate Illarok eta Inazio Vidalek abiatuko dute bertso poteoa Algortako Bodeguilla Butron tabernan. Eta Baionako Kalostrape ostatuan bertso musikatuak izango dira Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi eta Nahia Sasco bertsolariekin.

Bertso Korrika indartsu dator!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button