MUSIKA

Lin Ton Taun taldeak Zestoako Patana jaialdian joko du

Bihar, ekainak 8, Patana Fest izeneko musika jaialdia egingo da Zestoan. Hamarkada bat isilean egon ondoren, Lin Ton Taun zestoarrak berriro oholtzan ikusten aukera izango Pantana jaialdian. Seikote zestoarraz gain, karpan azpian izango den agertokian ondoko taldeek joko dute: Grises, Belako, Skasti, Wilhelm and the Dancing Animals, Kasik eta Malder.

Jaialdian 18:00etan hasiko da Malder taldearen kontzertuarekin, eta azkeneko emanaldia Belakok egingo du 1:30ean. Lin Ton Taun, berriz, 23:45ean igoko da eszenatokira.

Badok webgunean jasotzen denez, Lin Ton Taun Zestoako (Gipuzkoa) seikotea lehena izan zen euskaraz trikia eta rocka nahasten. Horrekin lortu zuen 90eko hamarkadako talderik arrakastatsuenetakoa izatea. Gerora, bestelako rock moldeetara eboluzionatzen joan zen, trikia eta rap-a alboratuta; horren erakusle dira kaleratutako lau diskoetatik azkeneko biak. Taldeak zeresan handia eman zuen, besteak beste, Espainiako Dro diskoetxearekin diskoak euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan kaleratzeko egindako kontratuarengatik.

Jaialdiarekin loturiko xehetasun guztiak: http://www.patanafest.com/kartela/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button