IKUS-ENTZUN

Punk-rock kirastua eta iragarkietarako jingleak, Dock of the Bay jaialdian

Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiaren Sail Ofiziala hasiko da gaur. Hala, bi film pantailaratuko dira: The Allins (Sami Saif, 2017, Danimarka) eta A life in waves (Brett Whitcomb, 2017, AEB). Biak ala biak Trueba aretoetan pantailaratuko dira, 19:30ean eta 21:00etan hurrenez hurren.

Oso proposamen ezberdinak dira gaurkoak: batetik, The Allins filmak 1993an hildako GG Allin punk-rock musikariaren ibilbidea kontatzen du; bestetik, A life in waves dokumentalak musika elektronikoaren eta new age estiloaren aitzindari  Suzanne Ciani musikariaren istorioa kontatzen du, zeina ospetsu egin den iragarkietarako jingle-ak sortzen.

GG Allin punk musikaria oso ezaguna egin zen bere zuzenekoak oso muturrekoak zirelako. Izan ere, kaka eta txiza egiten zuen oholtzan, zauriz josia, biluzik eta bere hitzak zuzentasun politikoaren kontrakoak ziren. Bada, familiak, eta batez ere ama zaharrak, musikariaren ondare zikin eta gatazkatsu hori pairatzen jarraitzen du. Dock of the Bay jaialdiaren arabera, “Arletta amak deseroso begiratzen die GG-ren zale amorratuak diren guztiei, egunero haren hilobira sabela ustera joaten direnean. Merle anaia memorial nekrofago baten buru da, Murder Junkies bere taldeak bizirik iraun dezan borrokatzen den bitartean. Nahiz eta taldeko bateria-jotzaileak makilak uzkitik sartzen jarraitu”.

Bestalde, A life in waves filma Suzanne Ciani musikari elektroniko eta esperimentalaren inguruan ardazten da, zeina iragarkietarako doinuak egiten aritzen den egun: “martetar soinuek osatzen dute bere bizitza: ontzi garbigailu bati lagunduko dion sintonia, belarra mozteko makina saltzeko bi akorde… Horixe da publizitateko jingleen mundua. Suzannek borondate indar menderaezin batekin egiten dio horri aurre, hazi ahal izateko; izan ere, “Gizonen negozio bat da, non ezinbestekoa zaidan haiek baino hobea izatea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button