ARTEA

“Paisaia eta Arquitektura”

Atzo Paisaia eta Arquitektura  izeneko erakusketa zabaldu zen Zarautzeko Photomuseum aretoan. Erakusketa honetan herrialde ezberdinetako irudi zaharrak eta ederrak jasotzen dira: Frantzia, Italia, Espainia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Egipto, Turkia, Siria, Israel, Txina eta Japonia. Argazki jenero honen lekukotasuna ongi jasotzen duen erakusketa da honakoa. Bertan, sepiazko argazki zahar asko ikusi ahalko dira non paisaiak eta hiriak agertzen diren.

“Argazkigintzaren aplikazioaren sorrera, paisaia eta monumentu arkitektonikoen lekukotasuna emateko nahiarekin batera sortzen da.
Nicéphore Niépce, argazkigintzaren asmatzailearen lehen irudia paisaia bat da. Famatuak dira Daguerreren zenbait hartualdi, 1839ko Pariseko boulevard du Temple delakoaren antzera, daguerrotipoaren aurkezpen publikoaren urte berekoa. Handik gutxira, Mission Heliographique aitzindaria sortzen da eta honen atzetik, Sociedad Española de Excursiones edota Agrupació Excursionista de Catalunya. Argazki originalekin ilustraturiko lehen liburuek bidaiariek Ekialde Hurbilean ateratako paisai eta monumentuen irudiak jasotzen dituzte.”

Honen kariaz, maiatzaren 4an, Photomuseumean, Xabier Unzurrunzagak,  UPV/EHU-ko Hirigintzan eta Lurralde Antolakuntzako katedradunak,  hitzaldia eskainiko du La transformación del paisaje natural en paisaje urbano izenarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button