ESZENA

Antzerki Gaztearen Buero sarien bederatzigarren edizioa

Bizkaiko antzerki talde gazteei zuzenduriko estatu mailako Buero sarien bederatzigarren edizioan parte hartzeko epea zabalik da; epemuga 2012ko apirilaren 23a.

Bertan 14tik 23 urtera bitarteko aktore gazteek parte har dezakete, eta estatuko lau talde finalistek haien obrak Madrileko antzerki areto batean antzezteko aukera izango dute 2012 uztailean.

Iazko edizioan EAEko 17 ikastetxek parte hartu zuten lehiaketan. Ikastetxeen mailan Beasaingo BHIak garaile atera zen erkidegoan, eta Bilboko Anima Eskola Kultur Zentroen atalean.

Ekimenean parte hartu nahi duten taldeek haien taldea inskribatu beharko dute eta obra jasotzen duen DVDa bidali (gutxienez 45 minutu iraun behar dute eta gehienez 120).
Obrak Espainiako edozein hizkuntza ofizialetan antzez daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button