BERTSOTAN

Bizkaiko Taldekako saioetarako izen-ematea zabalik

Bizkaiko Taldekako saioetan parte hartzeko epea zabalik dago otsailaren 18ra arte. Aurtengoa laugarren edizioa izango da.

Bizkaiko Taldekakoa “giro informalean eta jai giroan gauzatzen da, bere helburu nagusia baita bertsoaren ekosistema indartzea. Hau da, Taldekakoak oinarrian eragin gura du, bertso-eskolak eta eskualdeak indartuz. Elkarteak ere, plaza informalak sortu gura ditu, besteak beste, bertsolari hasi berriei plazarako bidea errazteko asmoz”.

Taldekakoaren egitura apuntatuko diren talde kopuruaren araberakoa izango da. Kanporaketak martxoaren 15 eta maiatzaren 4 artean jokatuko dira, eta finalaurrekoak eta finala, ostera, maiatzaren 25ean izango dira, Eskolarteko finalarekin batera.

Egiturari dagokionez, taldeak gutxienez sei lagunek osatutakoak izan behar dira, eta hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo komunikazioko kide bat egongo dira bertan.

Horren gaineko jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button