IKUS-ENTZUN

“Cárceles bolleras”, Bermeoko emakumeen kaleko zine zikloan

Emakumeek zuzendutako ikus-entzunezkoak edota emakumeen  gaiak jorratzen dituen kale zinema zine zikloaren proiekzio berri bat emango da ostiralean, ekainak 14an, Bermeon.

Hala, Cárceles bolleras (2018) Cecilia Montagut argentinarraren dokumentala proiektatuko da gaueko 22:00etan hasita Bekoportala plazan. Bertan zuzendaria bera izango da ondorengo solasaldian.

Dokumental honetan, kartzelan emakumeek jasaten duten genero-diskriminazioa jorratzen da, nola erabiltzen den desio lesbikoa, espetxe-erakundearen aurkako erresistentzia gisara.

Cecilia Montagut zuzendariak azaldu duenez, dokumentalaren abiapuntua “kartzela desioa eraldatzeko agertoki aproposa da. Testuinguru horretan, emakume batzuek askatasun-espazio bat adierazten duten beste sexualitate-modu batzuk aurkitzen dituzte espetxean, ihes egiteko modu bat izan daitezkeenak, kartzela bezalako erakunde heterosexista eta kontrolatzaile baten aurrean”.

Buenos Airesenen jaiotako Cecilia Montagutek zine-zuzendaritza ikasi zuen Avellanedako Arte Esperimentalean, eta Psikologian lizentziatu zen Buenos Aireseko Unibertsitatean. Madrilen jarraitu zuen bere formazioa geroago, ekoizpenean, zuzendari laguntzaile eta free-lance errealizadorearen lanak eginez. Batzuk aipatzearren: Memoria y Sexualidad de las Mujeres Bajo el Franquismo (2011);  Mujeres de Buen Vivir (lesbianas en el franquismo) (2012); edo Tienes Webcam? (2005).

Bere lehen film laburretatik, arautuak ez diren heteronormatibitatearen eta sexualitateen arteko muga lausoak bistaratu ditu, baita teknologia berriek giza harremanei eragiten dieten modua ere.  Hala, heteropatriarkatuaren alderdi ezberdinak erakustea eta emakumeen disidentzia estrategien bilaketa dira, bere lanen xede, “gizonekiko diskriminazioa, eta, espetxe-errealitate gordinari aurre egiteko, egituratzen diren estrategia eta konplizitateak balioestea”, zuzendariak argitzen duenez.

Informazio osoa, Cecili Montagut zuzendariaren web orrian.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu