IKUS-ENTZUN

Caostica film laburren jaialdian parte hartzeko epea zabalik da

Caostica film laburren lehiaketan bertako zein atzerriko filmak onartuko dituzte. Parte hartu nahi izanez gero, filma DVD edo CD formatuan bidali beharko da helbide honetara: Caostica 9 Jaialdia. Posta-kutxatila 404. 48080 Bilbo. Hori bai, filmak 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztuak beharko dute izan.

Zinemagileek lau ataletan lehiatu ahalko dira: BideoZinema, edozein zinema (8mm, Super8, 16 o 35 mm, etab.) edo bideo (BetaCAM, DV, HDV,SD, etab.) lanak onartuko dituzte, gehienez 20 minutukoak; Bideoklip atala, gehienez 10 minutuko klipak; Animazioa, edozein formatu bidali ahalko da eta gehienez 20 minutukoak; eta Bizarro, edozein formatuko lanak eta gehienez 5 minutukoak.

Film laburren lehiaketan parte hartzeko xehetasun guztiak Caosticaren webgunean jasotzen dira.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button